Ikasketak bukatu ditu, eta amaierakoproiektu gisa Mikel Laboa kantarian oinarritutako arropa bildumasortu du. Proposamenak arrakasta izan du.
Mikel Laboan oinarritutako lan bat eginduzu…
Bai. Gaia librea da, eta hemengo inspirazioarekinzerikusia zuen zerbait hartu nahi nuen. Buruari buelta batzuk emaneta Laboaren abestiek aukera ugari ematen zituztela irudituzitzaidan, eta bera aukeratu nuen. 15 look diseinatu behar izanditugu, eta horietatik bost josi. Nik probak josi nituen eta telaonak, aldiz, jostunak.
Zergatik Mikel Laboa?
Duela bi urteinguru hasi nintzen gaiari bueltak ematen eta proiektu batzuetanfroga egitea erabaki nuen: alde batzuetan bere alde esperimentalalantzen, beste batzuetan bere hitzek esaten zutena oinarri hartuta…Lau proiektu txiki edo, eginda nituen, eta horiek batuta hau aterazen. Bildumak Hamahiru du izena. Laboak diska guztiak zenbakiekinizendatu zituen, baina hamabitik hamalaura jauzi egin zuen, zortetxarraren zenbakia zelakoan. Bildumak hutsune hori betetzen du.
Eta nola eramaten da Mikel Laboarenabesti bat arropetara?
Guztiek berdina galdetzen didate [barrez].Ez dakit. Gehienbat kontzeptualki islatu dut. Bere hitzak hartzenditut, eta zer esaten duten begiratu. Txoriari asko abesten dio, etatxoriaren mugimendu librea irudikatzeko arropa oso zabalak egitennituen, adibidez. Berokiek kaiola itxura zuten. Forma borobilduagoadute, txoria hara joan ahal izateko, baina ez dute lotzeko modurik,kaiola beti irekita dagoela irudikatuz, txoriak ez dezan presogelditzeko beldur hori izan. Koloreen aldetik, beti naturari etahalakoei abesten zienez, koloreek ere hori islatzen dute. Barrutikkoloreak biziagoak dira: agian ez dugulako irudikatzen, baina guresustraiak beti hor daudelako. Indar bat dutela erakutsiz.
Look-ak abestika eratu dituzu?
Ez.Laboa orokorrean hartu dut. Ehunduretan ere landu dut hori: Kaiolagantxiloarekin eginda landu dut, bordatuekin sustraiak irudikatuditut…Kaleko arropa da. Hasieratik izan dut garbi egiten ditudangauzak nahiko praktikoak direla. Lau urtetan karreran ez zaitokurritu gauza arraroak egitea, eta ez nuen ikasturte bukaerakoproiektuan gauza bitxiekin hasi nahi.
Ze harrera izan dute zure arropabildumak eta zure lanak?
Eskolan oso harrera ona izan du bildumak.Hori azken notan ere irudikatzen da. Desfileetarako hartu izanak eregustatu egin dela esan nahi du. Arropa sinplea da, baina nik nahidudana transmititzen duela uste dut, eta gaiaz ulertzen duen eta ezduen jendeak gustatu zaiola esan dit… [umorez]. Ulertzen duenakalde teknikoari begiratzen dio, baina lagunei erakustean, polita delaesaten didate, eta jantziko luketela.
Zein desfiletarako hartuzintuzten?
Lehena duela hiru aste, azken proiektuko desfilea izanda. Graduatu garen 25 pertsonek aurkeztu genuen arropa desfilehonetan. Beste desfile bat, FAT plataformarena izan da. Diseinatzaileberriei laguntzeko plataforma bat da, eta eskola bakoitzetik batzukaukeratu gaituzte. Gure eskolatik hiru aukeratu dituzte, eta horienartean nire bilduma dago. Saririk ez dut lortu, baina horra iristeanahikoa sari da jada.
Nolako esperientzia izan da desfileenazuretzako?
Oso ona. Mundu honekin harremanetan hasteko balio du.Orain arteko desfile guztietan, modelo gisa gure lagunak ibili dira,baita makilatzen ere. Orain, mundu guztiko modeloekin, zure inguruanizen handiko jendea ikusten hasten zara. Errespetua ematen dizu,baina azkenean korrika eta presaka zabiltza.
Modelo profesionalekin egin duzu lanberaz…
Hiru modelorekin egin dut lan. Bat New Yorkekoa zen,beste bat Etiopiakoa eta hirugarrena Holandakoa. Mundu honetanibilitakoak dira. Guk ez ditugu, ordea, desfileak ikusten. Atzeangaude: jantzi, kendu, jantzi… eta guztia antolatzen. Gero bideoakikusi beharko ditugu.
Zaila da modaren mundua?
Bai, osozaila da. Orain Massimo Duttirekin kolaborazio bat egiten ibili gara,eta hemen ere aukeratutako bat izan naiz, baina elkarrizketetanlautik bi hartu zituzten, eta bidean gelditu naiz. Hala ere, munduhonetan lagunak izateak askorako balio duela ikusi dut, abizenak…Euskal Herri mailan Bartzelonan baino aukera gutxiago ikusten ditut,baina badaude. Bizkaia aldean badira txapelketa batzuk, bainaGipuzkoan ez. Hasiberrientzako aukera gutxi dago. Orain, Balentziagamuseoa badirudi Gipuzkoa aldean moda kontuak piztu nahian dabilela.
Behin ikasketak amaituta, nola hastenda pertsona bat modaren munduan bere ibilbidea egiten?
Apur batgalduta nago. Ez dakit oso ondo zertan hasi. Ingelesa beharrezkoadela ikusi dut, eta orain hiru hilabetez edo, kanpora joateko asmotannago, ikastera.
Zer da diseinatzea zuretzako?
Uf,betiko galdera da hori. Ba edozein gauzatik zerbait propioaateratzea, zurea. Inspirazio gisa Laboaren abesti bat hartu dudanbezala, kaletik ateratako argazki bat ere har dezakezu, eta hortik,zeozer sortzeko gaitasun hori. Zeozer erabilgarrira, edo arroparaeramateko prozesu hori.
Laguntza ere izan duzu…
Bai, nirebizilagun Deliari eta Pilarri eskerrak eman behar dizkiet; baitaAndoni Beristaini, argazkilari gisa aritzeagatik, eta Ane Gerrari,modelo lanak egin dituelako.
Egilea: Alex Areizaga