Pasa den ekainean inauguratu ziren, Urretxu Antzuolarekin lotuko dituen errepide berriko lanak. Orain,abuztua estreinatzear gaudenean, gero eta nabariagoak dira lanenmugimenduak Deskargako portuaren inguruetan.
Argixaoko tunelen lanik handienak jadaamaituta daude, eta orain azken ukituak egitea geratzen da. Aparizioauzo gaineko akueduktuaren amaieran hobetze lanak egiten dabiltzaegunotan. Zubi bat eraikiko da Mendiaratzeko ubide gainean. Hainjustu, puntu horretan jarriko da Antzuolaraino luzatuko den autobideberrirako sarrera eta irteeram baita autoak bide zaharretikdesbideratzeko beste irteera bat ere.
Beasain-Bergara errepidea guztizamaituta egoteko, Urretxu-Antzuola eta Antzuola-Bergara tarteakegitea geratzen da. Urretxu Antzuolarekin lotuko dituen tartea da,hain justu lanik guztietan garestiena. 50 milioi euroko aurrekontuadute lan hauek, Bidegik hartu du bere gain kudeaketa, etaMoyua-Amenabar enpresa eraikitzaileak egingo ditu lanak. 2,7kilometroko luzera duen zatia da, eta 30 hilabetean lanak amaitutaegongo direla adierazi dute. Egitura nagusienak ondokoak izango dira:Deskargako tunela (680 metro), Urretxu-Legazpi lotuneko zati bat,Antzuolako lotune erdia, bi gaineko igarobide eta beheko igarobidebat.
Antzuola-Bergara zatiak ez du momentuzhasiera datarik. Aurreikuspenen arabera 2013rako amaituta egongo diralanak eta bi urte eta erdiko epean burutuko dira. Behin lanakamaituta, gertuago izango dira Goierri eta Deba Garaia.