Junior mailako 86 txirrindularik hartuzuten parte, pasa den larunbatean egin zen Amelio Mendijurrenomenezko lasterketan. Txirrindulari proba Goierri elkarteak antolatudu beste behin, eta hogeita hamargarren edizioa bete du aurten.
81 kilometro luzeko ibilbidea osatuzuten txirrindulariek. Urretxutik Azpeitiara egin zuten aurrena,ondoren bueltan, Urretxutik Legazpira hartu zuten, handik Eitzagakogaina egin eta Ormaiztegira jarraitzeko. Azken txanpa honetan gertatuzen, lasterketa ilundu zuen istripu latza. Izaro Lasatxirrindulariak, oraindik garbi ez dauden arrazoiengatik, oreka galdueta kolpe handia hartu zuen buruan lurrera erorita. Zumarragakoospitalera eraman zuten segituan, eta handik Donostiara. Une honetanDonostiako Ospitaleko zaintza berezien unitatean dago, egoeralarrian, baina okerrera egin gabe.
Probak bitartean, bere horretanjarraitu zuen, egoeraren larritasuna, orduak pasa ahala jakinbaitzen. Hala, lehendabiziko postuan iritsi zen helmugara Caja Ruraltaldeko Iker Azkarate. Bigarren egin zuen Pielagos de Aguilar delCampooko Angel de Julianek, eta hirugarren gelditu zen AsierGandarias, Caja Ruraleko txirrindularia.
Mendiko saria ere Iker Azkareterentzatizan zen, eta taldekakoan Caja Rural izan zen guztietan onena.
Egilea: DV.