Larunbat honetan hasiko da 28. AntiokoMusikaldia. Aniztasuna eta kalitatea ekarriko ditu ziklo berriak,antolatzaileek, gaur goizean egin Antion bertan egin den aurkezpeneanesan dutenez.
Emanaldi gehienak, ohi bezala, Antiokobaselizan izango dira 19:30ean hasita, iraileko larunbat guztietan.Aurten ere doako autobus zerbitzua egongo da, Zumarragako udalakantolatuta, 19:00etan izango du irteera ordua, parrokia ondoan.Zikloari amaiera aldiz, Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian emangozaio, azken urteetan ohiura bihurtu denez. Elena Barbe sopranoa etaGerardo Rifon organo jolea arituko dira aurten Igartubeitin.Kontzertua urriaren 1ean izango da, 18:00etan. Autobusa 17:30eanirtengo da Zumarragako parrokiatik.
Egitaraua:
Antioko baselizan, 19:30ean:
- Irailak 3: Ara Malikian & Fernando Egozcue Quintet
- Irailak 10: Sevillako Orkestra Barroko Bakarlariak
- Irailak 17: Elena Sancho sopranoa eta Jean-Yves Cornet piano jolea
- Irailak 24: Concerto donostiarra
Igartubeiti baserrian, 18:00etan: