Atzo ospatu zuen musulmanenkomunitateak ramadanaren amaiera mundu osoan. Zumarragan ere izan zenospakizunik. Goizeko 9:30ean elkartu ziren ehund bat musulmanZumarragako Alhijra meskitan. Orduan ekin zioten eguneko lehenegoekintzari. Ordu bete baino gehiagoz luzatu ziren errezoak meskitan,gizonezkoak bakarrik elkartzen diren bilkuran. Bertaratu zirengehienak marokoar jatorria zuten arren, baziren pakistandarrak edosenegaldarrak ere. Alhijra meskitan elkartutako gehienak Zumarraganeta Urretxun dute bizitokia, baina Ordizia, Eibar, Tolosa etaBergaratik ere gerturatu ziren batzuk.
Errozen ostean gosari berezia izatenda, eta ondoren familian elkartuta bazkaltzeko ohitura dutemusulmandarrek. Egun horretarako bereziki prestatutako jaki tipikoakizaten dituzte maha gainean.
Ramadana jairik garrantzitsuena
Ramadana da, musulmandarrentzat urtekojairik garrantzitsuena. Hilabete irauten du eta baraualdia,abstinentzia, nor bere baitan biltzea eta otoitza ditu oinarrian. Ezdu urtean data zehatzik, ilargiaren arabera zehazten da. Ramadanailargi berriarekin hasten da eta ilargi betearekin amaitu. Ramadarenbarruan jatorduak egiteko ilargi berria egon behar da.
Ramadana jairik garrantzitsuena badaere, musulmandarrek beste bi data berezi ere ospatzen dituzte urteanzehar. Arkumearen festa izaten da bat, hemendik bi hilabete barruospatuko dute. Mauled festa da bestea, aurten orain sei hilabate eginzen eta Mahoma profetaren jaiotza da ospatzen dena.
Argazkia: musulmanak meskita batean bilduta (utzita)