Oscar Pereira argazkilari zumarragarrakargazki erakusketa inauguratuko du gaur arratsaldean Urretxuko Juande Lizarazu erakusketa gelan. ”Portaits I” izenburupean, pertsonenerretratuak biltzen dituen erakusketa da aurkeztuko duena. Tamainahandiko argazkiak dira (70x70zm), guztiak txuri-beltzean. Artistakberak dioenez ”koloreak errealitatera gerturatzen gaitu,txuri-beltzak beste dimentsio batzuetara garamatzan bitartean”.
”Portaits I”, azken lau urteetanegindako aurrez aurreko erretratuen bilduma da. Pereirak berakdioenez, asko ineteresatzen zaizkio pertsonak, ”lantzeko gogoa nuenalorra da erretratuena, momentuz paisaiak eta, ez zaizkitinteresatzen”. Trasmititzeko zerbait duen edozein pertsonaerretratatzen du zumarragarrak, ”zerbait duen jendea dago,erretratuaren bitartez biderkatzen den karisma antzeko zerbait. Jendeasko dago zera misteriotsu hori duena, eta hori ateratzeak badumorbotik asko”.
Oscar Pereira argazkilaria
Oscar Pereira, filologia ingeleseanlizentziatua da, eta betidanik maite izan du rokanrola. GorkaSalmeron argazkilari legapziarraren eskutik ezagutu zuenargakigintza, eta ordutik ez da gelditu. Argazki erakusketa hau, hainzuzen, berari eskainita dago, ”urteetako ibilian emandako argitasuneta irakaspenagatik”.
Rokanrola izan da batez ere, Pereirarenardatz nagusia bere lanean. Urteak daramatza arlo hauargazkigintzaren ikuspegitik lantzen: bere idoloak edo blusa sortueta garatu zeneko lurraldea betikotu ditu paperean, rokanrolarenkultura angloxasoiak zonalde ezberdinetan utzi dituen arrastoakislatuz.
Oscar Pereiraren erakusketa gaur19:00etan inauguratuko da Urretxuko Juan de Lizarazu erakusketagelan. Irailaren 11ra arte izango dira ikusgai argazkiak, asteartetikigandera 17:30etik 20:30era.
Egilea: Oscar Pereira