Urretxuko eta Zumarragako udalek VII.Kale pintura lehiaketa deitu dute. Urriaren 9an izango da,igandearekin. Interesa duen edonork hartu dezake parte lehiaketan.Gaia librea izango da, baina bi herrietan oinarritutako marrazkiakaurkeztu beharko dira, goiz horretan bertan egingo direnak. Teknikalibrea izango da eta pinturek ezingo dute 100x81zentimetroko tamainagainditu.
Lehiakideek beraiek eraman beharko dutebeharrezko materiala. Euskarriei zigilua jarriko zaie Labeaga aretoan9etatik 10etara, lehiaketa egunean bertan. Lanak 13:00ak eta 13:30bitartean aurkeztu beharko dira leku berean.
Epaimahaiak 14:30ean emango du jakiterabere epaia, eta orduan egingo da sari banaketa. Lehenengoak 1000 euroeta garaikurra eskuratuko ditu eta bigarrenak 600 euro. Herrikopintura onenarentzat 350 euro eta garaikurra izango dira, etapinturarako materialen sorta bat 16 urtetik beherakoen artean pinturaonenarentzat.