Goiturreko Jon Ubideren esanetan, «iazbaino jende gehiago ikusi da. Okupazioa oso ona izan da, eta iazazken unean bete bazen ere, aurten bidaiak lehenagotik prestatudituzte bisitariek, egonaldi luzeagoak eginez». Iazko 2-3 egunetatik4-5 egunetara edo astebetera luzatu dituzte bisitak.
Goierri Garaian ere antzeko sentsazioautzi du udak, baina Ruben Gorrotxategi turismo teknikariak azalduduenez, oro har, eguna igarotzera hurbildutako bisitariak jasodituzte goikaldean, «egunean zehar gauzak ikusi eta lotara etxerajoanez».
Urteroko moduan, Kataluniatiketorritako turistak izan dira gehiengoa, Baina Euskal Herritikbertatik, Espainiatik, Frantziatik, Ingalaterratik, Alemaniatik…ere etorri dira. «Berdea» bilatzen dute gehienek, «naturanegotea», eta horren eraskule da Goierri Garaian mendi eta naturibilbideen eskaerek izan duten igoera. «Jende asko etorri daUrretxuko Irimo mendiaren inguruetan egin dituzten ibilbideezgaldetzera edota Antioko ermitara».
Natur inguruetan, mendi ibilbideakegiteko aukerek jende asko erakarri dute aurten Goierrira. Irimokoibilbideez gain, Hiru Tenpluen bideak, Urretxutik Azkoitiarakobidegorriak edota Aizkorrirako igoerak ere bisitariak ekarri dituzte.Ordiziako azoka eta Mirandaolako Burdinola ere turisten topaleku izandira.
Gurea inguru menditsua izan arren,kostaletik gertu egotearen abantaila ere badu. Ubidek dioenez,turistek «kostatik gertu ere egon nahi dute, eta hemen kosta etamendia batera dituzte». Gastronomia ere Goierriren aurkezpengutuneko puntu garrantzitsu bat da.
Krisiaren eragina
Krisiaren eragina ere sumatu dutesektore honetan, eta iaztik barne turismoan hazkunde jarraitu batikusten dute. «Geroz eta gehiago ikusten da. Kanpora ez doazenakgertuko tokiak ezagutzera joaten dira» dio Ubidek. Goierri Garaianere turisten gehiengoa Euskal Herrikoa eta Espainiar Estatukoa izanda. «Mirandaolan asko hazi da barne turismo hori, eta inoiz Legazpinizan gabeko Gipuzkoarrak ere izan ditugu gurean» dio Gorrotxategik.Turismo bulegoei dagokienez, Urretxun bai sumatu dute bisitarienhazkundea.
Krisiaren beste eragin bat, bisitariekgastatutako diruan dago. «Nahiz eta jende gehago ibili den,jatetxeetan gastua asko jaitsi da, gutxiago gastatu dute»ondorioztatzen du Goiturreko turismo teknikariak. Gorrotxategi ereildo beretik mintzo da. «Jende dexente etorri da, asko egun pasakedo ibilaldiak egitera, baina agian, ez horrenbeste diru gastatzera.Lotarako lekua eskaintzen duten etxeetan jatetxe zerbitzua gutxiagoerabili dela esan digute. Jatean baino, autoan batetik bestera edotagauzak ikusten gastatu dute».
Eskaintza berriak
Berrikuntzak ere izan ditu udakoeskaintzak Goierrin. Goierri Garaian bisita bereziak antolatudituzte, zazpi osotara. Horien artean Ezkio-Itsasora bi bisita egindituzte, Igartubeiti museoa eta herriaren «kasko historikoa»ikusteko. «Promozio berezia izan da, eta jende dexente animatu da.Gustura gaude eta Ezkiokoak izan duen erantzunak, esaterako, askoharritu gaitu» dio Gorrotxategik. Behealdean, Tolosaldea eta Goierribiltzen dituen mapa bateratua eskaini dute aurten, ohiko azoketarakobisitez eta ibilbideez gain. Udazkenera begira ere jarri dira jada,turismo mapa berriarekin eta irailaren 21ean aurkeztuko duten datozenlau urteetarako Goierriko Lehiakortasun Planarekin.
Aizkorrin lo egiteko aukera ematen duenibilbidea
Turista asko inguru berdeak ikusi etahauetan ibiltzera etortzen dira Goierrira. Ildo honetan, eskaintzahaziz doa gurean, eta horren erakusle da inguruak ezagutzen dituenpertsona batekin Aizkorriko gainean gaua igarotzeko aukera.
Aizkorriko Ataria interpretaziozentroan eskaintzen duten aukera berria da Aizkorrin lo egitearena. Inguruak ezagutzen dituen pertsona batbideratu dute egitasmo honetara, eta honen gidaritzapean, gehienezere 8 laguneko taldeek, Aizkorrira igo eta gaua bertan igarodezakete.
Interpretazio zentroko Nerea Tauschkekazaltzen du egitasmoa: «irteera goizeko 11:00etan egingo da, etagidari honek ibilbidean zehar azalpenak eskainiko ditu». ErregeBidearen jatorriaz, San Adriango koban «gizakiak bizi izan dituengaraiez» edota gizakien eta basoen arteko elkarbizitzaz hitz egitekobaliatuko dute bidea, gaiak igarotako inguruekin lotuz. Mendizerrarairitsitakoan paisaia karstikoaren azalpenak eskainiko dizkieteibiltariei eta eguerdi parterako gailurrera iritsiko dira. Nahiizatekotan, hemendik bi tontor gehiagotara joateko aukera ere emangodute bisita gidatu hauetan.
Gaua aterpean igarotzea da eskaintzaberriaren oinarria. Gailurreko aterpean egingo dute hori. Gaua onabada izarrak ikusiz itxiko dute eguna, hurrengo goizean beheranzkobideari ekiteko.
Gehienez ere 8 pertsonako taldeak osatuahal izango dira bisita berezi hauetarako eta taldeko prezioa 280eurokoa da. Jana eta edana norberak eraman beharko ditu eta baitaesterilla, lo zakua eta linterna ere. 16 urtetik gorako pertsoneieskainitako zerbitzua da, eta 16 urteko mugan dauden gazteek heldubatek lagunduta joan beharko dute.