Urtero bezala, herriko adinekoeiomenaldia egingo die Urretxuko Udalak, Santa Anastasia jaientestuinguruan. Aurten, irailaren 11an, datorren igandean egingo duteJubilatuen Eguna. Aurten ere, pasa den urteetan bezala, 400en batherritarrek parte hartuko dutela espero da.
Urtero bezala 12:15ean jarri dutehitzordua Aterpe jubilatuen egoitzan. Bertan elkartu, eta 12:30eanTourseko Martin donearen elizan egingo den mezara joango dira. Mezan,Urretxuko eta Zumarragako jubilatuek osatutako Goizalde abesbatzakere parte hartuko du. Irteeran, Lurra dantza taldeak ohorezkoaurreskua dantzatuko du. Ondoren kalejiran Ederrena pilotalekurtabidea egingo dute guztiek; bertan izango da bazkaria 14:00etatikaurrera. Bazkalondoa Jon Tirapuk animatuko du musikaren laguntzaz,16:00etatik aurrera. Ohiturari jarraituz Agur Jaunak abestuaz emangozaio amaiera egunari, dantzaldia bukatzerakoan.
Urretxuko Udaleko gizarte zerbitzuensailak jakinarazi duenez, jada eskuragarri daude bazkarirakogonbidapenak udaletxean. Interesa dutenek gaur, bihar eta etzi izangodute gonbidapenak eskatzeko aukera gizarte zerbitzuen sailean9:00etatik 14:00etara.