Ostadar mendi taldeak antolatutakolehenengo argazki lehiaketa diapositiba lehiaketa izan zen. Azkenurteotan argazki digitalen lehiaketa izan da, eta «dagoeneko sendotuda», dio Jon Mikel Intsausti mendi taldeko kideak. Iazko edizioansendotze hori nabarmena izan zen jasotako argazkien kalitateari etakantitateari erreparatuz gero. Oraingoan kategoriak hirutan utzidituzte, nazioarteko eta Euskal Herriko paisaiak, eta XabierOrmazabalen omenez, gizakiaren jarduera mendian irudikatzen dutenargazkiena.
Urriaren 23ko gauerdian bukatuko dalanak helarazteko epea, eta hasi da jada argazkien emaria sareanbarrena, izan ere, aurten argazkiak webgunearen bitartez eta e-postazjasoko dituzte. «Euskal Herritik, Espainiatik eta nazioartetik–Argentina, Errumania…– iritsi zaizkigu argazkiak dagoeneko».Sariketa egin eta gero, webgunean erakusketa ipiniko dute, etaOstadar Astean, azaroan, ohi bezala ikus-entzunezkoa eskainiko dute,baina erakusketarik ez da egongo.
Josu Perezek gogoratu duenmoduan, «herriko saria ere egongo da, eta bertakoak parte hartzeraanimatu nahi ditugu. Bestalde, iaz bezala, aurten ere, haurrenibilaldia izango da, eta argazki rallya egingo dugu, iaz bezala».
Egilea: Imanol Díaz de Garaio (Urretxu)