Aurten ez da Antiora igoerarik egingo.Mikel Serrano, Zumarragako alkateak Diario Vasco egunkariari egindakoadierazpenetan esan duenez, ”arazoa ez da ekonomikoa izan,antolakuntzakoa baizik”. Urtero iralean egin den proba ”uztailerakojada ia lotuta egoten zen, baina aurten, uztailean ez duguFederazioarekin ia bilerarik egin”. Serranok esan duenez, ez zutenproba ”korrika eta presaka antolatu nahi, batez ere, segurtasunneurriak behar bezala antolatzea funtseko betebeharra delako”.
Alderdi ekonomikoari dagokionean, dirufalta ez da izan proba ez antolatzearen arrazoietako bat alkatearenhitzetan, ”horrela izan zitekeen baldin eta proba, aurtengoaurrekontuetan sartuta egongo ez balitz, baina ez da hala izan”.
Dena den, eta proba aurten egingo ezbada ere, datorren urterako berriro antolatzen saiatuko direlajakinarazi du Serranok.
Argazkia: Antiora igoera, iazkoirailean.