Espainiako Vuelta Euskal Herritikigaroko dela-eta, Euskal pedalkadak bizikleta martxa egin zuten larunbatean Gasteiztik Bilbora Esaitek antolatuta. Txirrindularitzabai, inposizioari ez, Euskal Herria nazioa lelopean egin zutenmartxa, eta eguerdia pasata Urretxu eta Zumarragatik ere igaro zen.
Herriz-herri lekukoa pasatzen arituziren, eta Urretxun, Areizaga-Kalebarren plaza ondoan hartu zutenlekukoa. Txalapartariek eta hainbat ikuslek egin zieten ongi-etorriatxirrindulariei, eta txalo artean hartu zituzten. Urretxutikigarotzean, 50 txirrindulari inguru zihoazen martxan. Azkoitirakobidea hartu zuten ondoren Goierri atzean utzita.
Esaitek antolatu eta beste hogeieragilek babestu zuten ekimena da bizikleta martxa. Larunbatean eginzuten ekintzarekin nazio izaera aldarrikatzeko beharra adierazi nahizuten Esaitetik, Espainiako Vuelta berriro Euskal Herritikigarotzearen eta bi etapa euskal hiribuetan amaitzearen aurkabaitaude.
- Ikusi bideoa jarraian: