Antioko interpretazio zentroko lanenharira, hondeaketa lanak ia amaituta daudela esan du Mikel Serrano,Zumarragako alkateak. Lurren mugimenduak amaitu dituzte dagoeneko.”Huts bat dela eta, lur-jausi txiki bat izan zen hondeaketa lekuan,hori dela eta, lur-eremua eusteko lanak egin behar izan dira”.
Orain aurrera eramaten ari diren lanengainean galdetuta, ”euste-hormak egiteko ingurua industen” aridirela azaldu du alkateak. Era berean ”geotermia kontuak direla etazundaketa eta probatze saioak ere egiten ari dira”. Proiektuak,Antioko interpretazio zentroko eraikina jasangarria izango delajasotzen du. Hori dela eta, lur azpiko energia baliatzeko putzuakeraikiko dira. ”Jasotzen ari diren laginen bitartez, putzu hauekeraikitzeko leku egokiena zein den erabakiko da”.
15 hilabete
Lanak pasa den maiatzean hasi zituzteneta 15 hilabeteko epean amaituta behar dute. Momentuz, lanak”aurreikusitako erritmoan” doazela jakinarazi du Serranok.
Zentroak 1.309 metro koadroko azaleraizango du, eta eraikinaren %65 lur azpian eraikiko da. Taberna etajatetxea eta museorako hiru gune izango ditu. Bertan, Zumarragakohistoriaren inguruko errepasoa egingo da, biztanleak oinarri hartuta.Zumarragako, nahiz Antioko baselizako hiru une historikoren berriemango da, harria, egurra eta burdina elementuak ardatz hartuta.
Gainera, eraikinak arkupeak ere izangoditu kanpoaldean, baita parke bat, komun publikoak eta sartzekoharrapalak ere. Azpiegiturak, guztira, 2,6 milioi euroko aurrekontuadu.