Pedro Laskurainek, Luis Mari Segurola,Zumarragako apaizaren ordezkoa hartuko du. Igande honetan egingo daizendapena, Andre Maria Jasokundearen parrokian, Jose Inazio MunillaDonostiako gotzaina bertan dela. Mezari, 12:30ean emango zaiohasiera.
Zumarragako parroko berriak 41 urteditu, eta eibartarra da jaiotzez. Laskurain orain 11 urte apaiztu zenIruñean. Lesakan aritu da apaiz azken urteetan, eta handik egingo duZumarragara arterako bidea. Luis Mari Segurolak, egungo apaizak, berealdetik, erretiroa hartuko du hil honetan, apaiz bezela 50 urtebetetzearekin batera. Segurolari, Zumarragan azken hamalau urtetanegindako lana eskertu asmoz, bertako eliztarrek omenaldia antolatudiote irailaren 25erako.
Omenaldia
Irailaren 25a da Luis Mari Segurolariomenaldia egiteko eliztarrek aukeratu duten data. 12:30ean mezaegingo da Andre Maria Jasokundearen elizan, bertako abesbatzarenparte hartzearekin. Ondoren, 14:00etan bazkaria egingo da Etxe Berrijatetxean. Bazkarira joan nahi duenak, txartela erosi beharko dualdez aurretik. Txartelak 35 euro balio dute eta Mikel Lizarraldejantzi-dendan, Julita mertzerian eta Leku Ona zapata-dendan daudesalgai. Nahi duenak, parrokia-bulegoan ere izango ditu eskuragarriastelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara.
Argazkiaren egilea: Aresti