Etzi, Zumarragako Euskadi plazan,22:30tik aurrera freestyle motoen ikuskizunaren lehenengoerakustaldia egingo dute, Udalak antolatuta. Bigarren saioarenordutegia aldatu dute, eta igandean izango da, 13:00etan. Ikuskizunbiak Motorraren Astearen barruan kokatzen dira, eta hirugarren urtezantolatu ditu Udalak.
Atzo egin zuten Zelai Arizti KulturEtxean ikuskizunaren aurkezpena, eta asteburuko Motorzaleenkonzentrazioaren berri eman zuten. Iñigo Larrea Flygroup enpresaantolatzailearen kidea da, «23 metroko arrapala ipiniko dugu, eta 13metroko saltoak egingo dituzte pilotuek. Freestyle ikuskizuna gureraekarri zuen pilotua izango dugu Zumarragan, Edgar Torronteras, etabere eskarmentua hasi berri den Abraham Parrarenarekin nahastuko daZumarragako plazan», azaldu zuen aurkezpenean.
Freestyle ikuskizun handiak antolatudituen enpresa honetako kideak dioenez, «Madrilen eta Roman eginditugu, baina herriko plazatara ekartzea askoz gehiago gustatzenzaigu. Zumarraga bereziki dugu gustuko, ez dakigu plaza bera den, alajendeak ematen digun harrera beroa», amaitu zuen.
Udala ordezkatzen Mikel Serrano alkateaeta Rufino Mateos udal gobernuko kirol zinegotzi berria izan ziren.Azken honek, Motorraren Asteari errepasoa egin zion orain arteanegindakoak gogoratuz, eta asteburuko egitaraua iragarri zuen, izanere freestyle ikuskizunaz gain, motorzaleen konzentrazioa ere egongoda. «Larunbatean ehun motorzale inguru elkartuko dira gurean, etaGipuzkoan eta Nafarroan ibilbidea egingo dute. Iluntzean bueltatukodira Zumarragara, eta egitasmoa babestu duten tabernetan txartelakpintxoengatik trukatuko dituzte. Freestyle ikuskizunaren ondorenkontzertuak izango dira Areizaga-Kalebarren plazan, eta Belokipilotalekuan lo egiteko aukera izango dute».
Bigarren ikuskizuna
Igandean motorzaleek beste irteera bategingo dute, Zumarragatik kostaldera eginez, Eibartik igarota.Euskadi plazan bazkaria egingo dute, baina aurretik freestyle-kobigarren ikuskizuna izango da, 13:00etan. «Jaiari amaiera ematekopuzgarriak botako ditugu», bukatu zuen.