Urretxuko 8 tabernatan, gaurtikaurrera, ostegunero Pintxo Poteoa egingo dute. 19:00etatik, ondokotabernetan edatekoarekin batera pintxo bana emango dute, doan: Osaba,Navarro, Florida, Avenida, Motz, Denak, Laket eta Intrepid Fox.
Florida tabernako Egoitz Mujikarenarabera, «jendeak kalera ateratzeko beste aitzakia bat izan dezanantolatu dugu ekimena. Giroa sortu nahi dugu». Trikitilariaktabernaz taberna joango dira giroa bermatu asmoz.
Tabernarien artean adostu dutebakoitzak pintxo ezberdina egingo duela, eta 19:00etan hasiko direla.«Zein ordutan amaituko dugun ez dakit, izan ere, hasiberriak gara,eta ekimenak nola funtzionatzen duen ikusi beharko dugu. Beste herribatzuetan arrakasta handia izan du, Bergaran, adibidez».