Sareak mundurako ateak ireki dizkigu eta gure ateak ere ireki dizkio munduari.
Internetek aukera asko eskaintzen ditu adierazteko, horien artean sare sozialak. Duela gutxi frogatu dute sare sozial hauek alkoholaren adinako menpekotasuna sortzen dutela (Gara, uztailak 28). Eta 15 urtetik beherakoek ere erabiltzen dituzte, eta nola erabili gainera. Askok euren bizitza saltzen diote munduari, edo beno, oparitu, inork ezagutzen ez dituen baldintzetan (irakurri al du norbaitek parrafada?). Egunero, uneoro egiten dutena kontatzen diete euren lagunei, lagun horiekin oraintxe egon direla pentsatu gabe, eta igarotakoak balioa argazkia mundu guztiari erakustean hartzen duela pentsatuz. Sare sozialek aukerak eskaintzen dituzte, baina buruarekin erabiltzen ikasi behar da. Eta ikasi diot, dena bezala. Ni, behintzat, aurkitu nahi nauenak gaztetxean aurkituko nau.
P.D: Gero igoko dut argazkia facefullera.
Alex Areizaga
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide