Hamabi urtez nobelarik argitaratu gabe egon ondoren hiru emakume eder eta indartsu aurkeztu dizkigu Urretabizkaiak lan honetan.
80 urte inguruko hiru Mariak, Txuri, Gorri eta Marihandi ezizenez ezagunak, gaztetan gerrak eta gero bizitzak banandu ditu. Istorioaren ahotsa den Txuri alargun geratzeak berriro aurrez aurre jarriko ditu. Zahartzaroaren alde tradizionala albo batean geratzen da. Dagoeneko dena egina dagoela uste den adin horretan etorkizuna eraiki eta maitatu daitekeela erakusten saiatzen da Urretabizkaia. Eta lortu du. Prosa lasaia, leuna, argia eta garbia erabiliz edonork desiratuko lukeen zahar garai gozo eta koloretsua oparitzen digu. Zahartzea, beharbada, gaztaroari patxadaz agur esan eta arnas berriak asmatzea izan daitekeelako. 3 Mariak, edo zahartzaroaren aldarrikapena.
Araiz Padrón
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide