Ekainaren 26an Lizarriturrinkantatutako bertsoak. Urretxuko jaietako txistularien kontzertuanberriz abestuko dira.
Agur bero bat Lizarriturri
txoko honetan zaudena,
alaitasunez ospatzen degu
gaur zure urteurrena.
Nork daki zenbat mendigoizale
urte luzetan barrena,
beti bezela horren emankor
ur fresko eta gardena
Irimorako bidean dagon
atsedentoki onena.
Malda gogorrak arnasestuka
maiz gaitu hona ekarri,
baina hemendik inortxo ere
ez da joaten egarri.
Gaurkoan ere, nahiz bero egin
emariz ez dago urri,
aurrerantzean ere honaino
etorriko gera sarri,
orain artean bezela zaindu
gaitzazu Lizarriturri.
Gorka Azkarate