Jexuxmari Alberdik lehen ikasketak Labeagako mojetan eta La Salle ikastetxean egin zituen.
Ondoren institutura joan zen eta, azkenik, Ingeniaritza Tekniko Industriala egin zuen Donostian: Amarako peritu eskolan. Lehenengo langintza Urretxuko Ikastolan izan zuen, ordezko irakasle gisa. Hortik aurrera, Urretxuko udaletxean aritu da: itzultzaile eta euskara teknikari. “Lan polita da euskara teknikariarena: hartu-eman asko izateko aukera ematen du: kirolariekin, merkatariekin, kultur taldeetako jendearekin, ikastetxeetako ordezkariekin, etorkinekin…”, azaldu du.
Zer izan nahi zenuen umetan?
Txirrindularia.
Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Aisialdian bizikletan ibiltzea dut gustuko: toki berriak ezagutu …
Bizitzeko toki bat?
Urretxu.
Nola bizi dituzu Santa Anastasia jaiak?
Lagun giroan pasatzen ditut. Familiarekin eta koadrilarekin bazkariren bat edo beste, afariren bat, musika kontzertuak entzun, karrozak ikusi, abestu… denerako astia izaten da.
Santa Anastasiak ala San Joanak?
Santa Anastasiak, jai egun gehiago direlako; baina San Joanetan ere giro ederra izaten da. Nik behintzat oso oroitzapen onak ditut.
Zein duzu Santa Anastasietako ekitaldi kuttuna?
Txistulari jaialdia eta igandeko goizeko artisauen erakusketa (eta horren inguruko giroa).
Zer dago faltan eta zer soberan Urretxuko jaietan?
Urretxuko jaietan uste dut ez dagoela ezer soberan; faltan ere ez dut ezer berezirik ikusten.
Zeintzuk dira zure lanbidearen alde onak eta txarrak?
Euskararen erabilera areagotzeko egitasmo bat martxan jartzen dugunean ilusio handiarekin abiatzen gara eta hori ona da. Baina, zoritxarrez, beti ez ditugu nahi adinako emaitzak lortzen eta horrek batzuetan frustrazio puntu bat sentiarazten digu.
Ilehoriak ala beltzaranak?
Beltzaranak.
Egindako azken oparia?
Telefono mugikorra.
Eta jasotakoa?
Azken oporretako bidaia.
Data bat?
Uztailaren 21a.
Mutil eta neska izen bana?
Elene eta Jon(e).
Zein egunkari irakurtzen duzu?
Goierriko Hitza, Berria eta DV.
Gustuko telebista saioa?
ETBko informatiboak.
Bereziki gorroto duzuna?
Kontua eta zikinkeria erabiltzen dituzten horiek guztiak ezin ditut ikusi.
Pelikula bat?
El especialista (Sharon Stone eta Sylvester Stallone).
Liburu bat?
Bi anai (Bernardo Atxaga).
Soinu bat?
Biolinarena.
Usain bat?
Txokolate egin berriarena.
Janari bat?
Ravioli entsalada.
Ura ala…
Ura, ardoa, garagardoa, gin-tonika… guztiak bere neurrian.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.