Eugenio Ugalde Flus umetatik dakirolzalea. “Ez dut kirolik egiten, baina ia denak ikusten ditut.Beste batzuek beste zaletasun batzuk dituzten bezala niri irratianeta telebistan kirol emanaldiak jarraitzea gustatzen zait”. Gehienatsegin duen kirola futbola da eta bere talde kuttuna BilbokoAthletic. Jokalariei dagokienez, Julen Guerrero du gustuko.“Jendearekin oso ondo portatu da beti”, azaldu du.
Telebistan ahal dituen partida guztiakikusten ditu eta urtean bizpahirutan San Mamesera joaten da.“Partidak etxean eta tabernan ikusten ditut. Normalean hemengoligakoak bakarrik. Zuzeneko partidei dagokienez, onetara bakarrikjoaten naiz: Athleticek Real Madril, Bartzelona edo Realaren aurkajokatzen dituenetara”.
Saskibaloia eta pilota ere atseginditu. Baskonia eta Estudiantes zalea da, baina Ivanovic gasteiztarrenentrenatzailea ez du gustuko. Pilotari dagokionez, Titin III askogustatzen zaio. “Jada ez du lehengo sasoia, baina oraindikpunta-puntakoek bakarrik irabazten diote. Dena ematen du beti. SanMamesera ez ezik pilota partidak ikustera ere joaten naiz”. Gureartean ezezagunak diren kirol batzuk ere atsegin ditu. “Billarrarenantzekoa den snuckerra, adibidez, gustuko dut. Izan ere, lehenbillarrean jokatzen nuen”, aipatu du urretxuarrak.
Eugenio Ugalde dagoeneko kirol adituada eta bere jakituriari esker hainbat apustu irabazi ditu. Garaibatean kinielak egiten zituen eta egun Kirol Jokoa eta Reta makinetanere jokatzen du. Dagoeneko hiru sari handi lortu ditu aurten. Azkenaldian beste estatu batzuetako partiden emaitzak ere asmatu zituen,baina argi utzi nahi du ez dela nazioarteko futbolean aditua.“Logikoak diren emaitzak jartzen ditut edo gustukoak ditudantaldeen alde egiten dut. Jendeak apustuak egiteko Internet erabiltzendudan galdetzen dit, baina ordenagailurik ere ez dut”.
Pagoeta eta Urola tabernetan jokatzendu. Poltsikoan beti apusturen bat eramatea gustatzen zaio. “Iaegunero jokatzen dut. Poltsikoan apusturen bat edukitzea gustatzenzait, begiratzeko. Apustu horretako partida guztiak jokatu direneanbeste bat egiten dut”, azaldu du Ugaldek.
Jokoa ez da errenta eta berak ereirabazi duena baino gehiago jokatu duela dio. “Inoiz nire apustuakkopiatu egin behar dizkidatela esan didate. Ondo iruditzen zait,baina kopiatu ditzakete dirurik ematen ez didatenak ere! Dirugutxirekin asko irabazten saiatzen naiz eta horrelakoetan zaila daasmatzea. Gainera, ogasunak irabazitakoaren zati handi bat kendukodidala esan didate. Galdutakoaren zati bat ere itzulidiezadatela! Makinek ez dute horren berri ematen eta gaizki iruditzenzait”, amaitu du urretxuarrak.