Zorionez ez da halakorik gertatu.Muruak 30-35 urteko bikote batentzat lan aproposa dela esan zuen,baina 50 urteko aitak eta 21 urteko semeak hartu dute erreleboa: JoseMari eta Ekain Nestarrek. Muruarekin eta bere emaztearekin ikasi duteofizioa eta lehen lan astearen ondoren lauekin hitz egin genuen.
Nolatan erabaki zenuten lan honetanhastea?
Jose Mari (J.M.): Langabezian gelditunintzen eta lagun batek, Julianek, Joseanekin harremanetan jartzeagomendatu zidan. Josean bizilaguna dut eta Julianek erretiratzekozorian zela esan zidan. Iazko irailean berarengana joan nintzen,langabezian gelditu nintzela esan nion eta ea ofizioa irakatsikozidan galdetu nion. Lokala topatzen banuen eta makineria erostenbanuen irakatsiko zidala esan zidan. Izan ere, bere negozioa bikotebatek hartu behar zuen. Handik egun batzuetara bikoteak atzera eginzuela esan zidan. Ekainekin hitz egin nuen, baiezkoa eman zidan etaaurrera egitea erabaki genuen.
Zer moduzkoa izan da ikasketa prozesua?
J.M.: Oso ona. Josean oso irakasle onada. Ez du akats bat bera ere barkatzen. Eskola zaharrekoa da etaberarekin asko ikasi dugu. Jenio bizikoa dela esan zidan, baina niriez zitzaidan hori iruditu: bere buruarekin ere oso zorrotza da.Ikasketa prozesua luzea izan da, zazpi hilabete iraun du, baina astehonetan ikasi dugun guztia beharrezkoa dela konturatu gara. Aregehiago, oraindik badugu zer ikasi.
Zer iruditu zaizue gogorrena?
J.M.: Nik burdinarekin lan egin dutorain arte eta hemen tentu handiagorekin lan egin behar da. Hanburdina esmerilaren kontra bultzatzen da eta hemen apenas ukitu beharda esmerila. Hori izan da gogorrena niretzat. Moztea eta itsastea ezzait batere zaila egin. Semeari dagokionez, denok txundituta gauzka.Izan ere, josteko makinarekin primeran moldatzen da. Sekula ez duelajostorratz bat eskuartean izan eta bizitza osoa horretan daramaladirudi. Dendara etorri diren emakumeak zur eta lur utzi ditu.
Ekain Nestar (E.N.): Oso gustura nabil.Nire lana jostea da: zapatilak, arropa, motxilen kremailerak… Aitaere oso ondo moldatzen ari da. Ez nuen uste horren ondo moldatukozenik.
Lana banatu egin duzue, beraz.
J.M.: Eurek lan egiten zuten moduan lanegiten dugu. Nik Joseanek egiten zuen lana egiten dut eta EkainekPilik egiten zuena. Are gehiago, ikastaroa bukatu genuenean Joseanekniri diploma eman zidan eta Pilik Ekaini. Sekulako barreak egingenituen. Kerosera eraman ditugu markoan ipintzera eta dendan jarribehar ditugu. Biok bi lanak ikasi nahi genituen, baina ez duguhorretarako behar adina denbora izan. Neguan neguko zapatakkonpontzen ikasi genuen eta udan udakoak. Orain negukoak ekarrikodizkigute eta ikasitakoa ahaztu ez izana espero dut. Dena den, aldehorretatik ez dugu inongo arazorik: Josean laguntzeko prest dut etaaste honetan goizero-goizero etorri da lanbide berrian zer moduzmoldatzen ginen ikustera.
Zer diote bezeroek?
J.M.: Animoak eman dizkigute. Oraindikezin dugu Joseanek eta Pilik bezain ondo eta azkar lan egin, bainahemendik hilabete batzuetara ehuneko ehunean aritzea espero dut.Joseanek zapata eskuartean hartu bezain pronto badaki zer egin beharduen eta nik pentsatu beharra dut.
Zer iruditu zaizue gogorrena?
J.M.: Oraindik ez nago galdera horrierantzuteko moduan. Egunak motz gelditzen zaizkigu. Lehen aste hauziztu bizian pasatu zaigu.
Jose Antonio, zergatik erabaki duzunegozioa uztea?
Jose Antonio Murua (J.A.M.): Lehenagouzteko asmoa nuen, baina Jose Marik eta Ekainek ofizioa irakastekoeskatu zidaten. Erretiroa apur bat atzeratzeak merezi izan du:Urretxuk oinetako-konpontzailea izaten jarraitzen du. Horri eskererretiroa poz handiagoarekin hartu dut.
Zer moduz moldatu dira aita-semeak?
J.A.M.: Lehen aste hau osogarrantzitsua zen eta inongo arazorik gabe pasatu dute. Martxa hartudute. Ofizioa denborarekin ikasten da. Gu ere urduri hasi ginen,baina aurrera egin genuen. Gainera, arazoren bat badute badakitelaguntzeko prest gaudela. Ez dute aurrera egiteko inongo arazorikizango.
J.M.: Oso ondo ari dira portatzengurekin. Joseanek eta Pilik bezero oso jatorrak zituzten.
J.A.M.: Hemengo bezeria oso ondoirakatsita dago. Gainera, beti eskatu diguten guztia egiten saiatugara.
Jose Mariri eta Ekaini irakasten arizinetela, hasi zineteneko oroitzapenak burura etorriko zitzaizkizuen…
J.A.M.: Hala da. Hastapenak ez ditutahazten. Urriaren 15 batean hasi ginen lokal txiki hartan. Hau lokalegokiagoa da, baina garai hartan ez zegoen besterik. Gainera, orduanmakina gutxiago genituen. Ez genuen prentsarik eta dena mailuarekinegiten genuen. Egun itsasteko makinak lana asko errazten du. Gainera,garai hartan zazpi oinetako-konpontzaile ginen Urretxu etaZumarragan. Jose Mariri eta Ekaini batzuetan lanak gain hartuko dieeta aparteko orduak sartu beharko dituzte edo lan zehatz batzukbaztertu. Lehia asko duzunean denetik egiten duzu.
Pili (P.): Lehia handia zegoenean etagero ere bai… Denetik egin dugu.
Aholku berezirik eman al diezue?
J.A.M.: Bezeria ondo zaindu dezatela.Bestalde, lehen lana zapata ondo begiratzea da. Izan ere, zapataaskok, berriak izan arren, akatsak izaten dituzte. Lanean hasiaurretik zapata ondo begiratzen ez bada lana bukatutakoan zalantzaksor daitezke: “aiba, hemen arrastoa du eta! Nik egin ote diot? Halaekarri ote dute?”. Bista ona behar da, baina lan honetan pozaknahigabeak baino gehiago dira.
P.: Bukatzeko, urtehauetako guztietako bezeroei eskerrak eman nahi dizkiegu.