Gehienetan, %90etan, ez dute eraginarriskutsurik izaten pertsona osasuntsuetan eta egun pare bateangaixoa ondo jartzen da. Hala ere, noizean behin kasu arriskutsuak erebadira. Hori dela eta, oso garrantzitsua da ospitalean zeinperretxiko jan den ahalik eta azkarren jakitea eman beharrekotratamendua oso ezberdina baita. Intoxikazioak bi taldetan banatzendira sintomak agertzen hasten diren denboraren arabera. Sortasunaldia 6 ordutik beherakoa duten pozoitzeak: sintoma arinak izatendira, jan ondorengo 30 minutu eta 3-4 ordutan agertzen dira.Goragalea, sabeleko mina eta beherakoa. Buruko mina, ondoeza etaizerdi hotza ere eduki daitezke, gehienetan sintoma hauek 12-48ordutan desagertzen dira. Sortasun aldia luzea dutenak: sintomak 9-15ordutan agertzen dira eta larriagoak dira. Arazoa azken hauetanizaten da, sintomak egunetara sentitzen baitira eta ondoeza zerkeragin duen jakitea zaila baita. Udazkenaren atarian arreta handiaizatea aholkatzen da.
Izaro Soraluze