Adituen arabera blues rock-aren dekonstrukzioa egiten dute Dan Auerbackek (a zer nolako ahotsa…) eta Patrick Carneyk. Ez dakit… Badakit, ordea, haien doinuak barru-barruraino iristen zaizkidala. Gordinak direla. Minimalismo horrek baduela benetakotik zerbait. Sofistikaziorik gabeko grabaketak egiten dituzte, baina zeinen ederra, zeinen gizatiarra haien soinua .Kritikariak zur eta lur geratu ziren estreinako diskoarekin. Normala…Herdoildutako riff horiek, pixkanaka harrapatzen zaituen oinarri erritmiko hori… I’ll be your man inoiz egin den abesti beroenetakoa iruditzen zait. The Break funk beltzenarekin zipriztin duzuten. Lennon eta McCartney, berriz, pozik egongo dira She Said, SheSaid-ren moldaketarekin. Disko kiskalgarri bateko hiru ale baino ez.
Igor Susaeta