Mattie Rossek 14 urterekin aita galdu du eta Fort Smith herrira joan da aita hil zuen gizonaren bila.
Chaney urkatu arte haren atzetik joateko asmoa du. Hori lortzeko herriko polizia buru zakarrarengana jo du, Rooster Cogburn zurruteroarengana. Baina Chaney harrapatzearen truke jaso daitekeen diruak ez du Cogburn bakarrik tentatu, LaBoeuf izeneko Texasko rangerra ere horretan dabil. Hiru pertsonaiek ehizaldian topo egingo dute. Charles Portisen True Grit eleberrian oinarritutako bigarren filma da hau. Lehena Henry Hathawayk egin zuen. Film hartan lortu zuen John Wayne handiak, Rooster Cogburni bizia emanez, bere Oscar bakarra. Coen anaien bertsio honek 10 izendapen jaso zituen 2011ko Oscar sarietan. Irailaren 30ean, 22.15ean, Zelai Arizti aretoan.
ButaK 21 zineklubtaldea
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide