Aldiri kiroldegitik jakitera emandutenez, irekita dago jada, laugarren hiruhileko ikastaroetan izenaemateko epea. Urteko azken hiruhileko kirol egitarauari irailaren20an emango zaio hasiera, eta abenduaren 23an amaituko da.
Hauek dira, besteak beste, Aldirikiroldegiak hiru hilabete hauetarako prestatu dituen ikastaroak. Haurrei eta gaztetxoenei zuzenduta, gimnasia erritmikoa, ziklogazteeta aerogazte. Helduentzako berriz, aerobik, mantentze gimnasia,zikloindor, pilates, ziklo-power, power-gap, hirugarrenadinekoentzako gimnasia eta yoga.
2011ko urtarrilean martxan jarri zenkirol txartelari esker, kirodegiko bazkideek ikastaro hauetanbeherapenak izango dituzte, kiroldegitik adierazirtakoaren arabera.Dena den, bazkideak ez diren herritarrek ere, ikastaroetan partehartzeko aukera izango dute, hala nahi izanez gero.
Interesa dutenez, Aldiri kiroldegianbertan eman dezakete izena. Gainerako zalantzak argitzeko, kirolegirajoan edo 943 038092 telefonora deitu daiteke.