Gipuzkoako Foru Aldundiak ez dubidesaririk jarriko Etxegaraten. Hala adierazi zuen Larraitz UgarteBide Azpiegitura eta Mugikortasun diputatuak Hiru garraiolariensindikatuarekin atzo egindako bileraren ostean. Bertan, ForuAldundiaren jarrera eta garraiolariekiko «konpromisoa» erakutsizien sindikatuko kideei. «Bilduk hasieratik izan zuen bidesarienaurkako jarrera, eta bide horretatik jarraituko du, Etxegaratenhalako neurririk hartu gabe», azaldu zuen Ugartek.
Joan zen astean Gipuzkoako Diputazioakiragarri zuen hainbat bilera egingo zituela bide azpiegiturekinzerikusia duten eragileekin. Helburua errepideen egoera aztertzea etairitziak trukatzea zen. Bilera horien harira, diputazioko ordezkariekbilera egin zuten atzo Hirurekin.
Lehenik eta behin, aldundiko kontuaketa Bidegiren zorra aztertu zituzten, eta Bilduk hauteskundekanpainan hartutako «konpromisoari eusteko asmoa» ere azaldu zuten.Aurreko gobernuak A-8 eta AP-1 autobideetan eta Deskargan bidesariakjartzea aurreikusi zuen zorrari erantzun ahal izateko; ez, ordea,Etxegaraten. Horregatik, hauteskundeen ostean, Bilduk eta aldundiakere jarrera berari eutsi nahi ziotela adierazi zuten.Orain, dena den,Batzar Nagusiek dute erabakia hartzeko ardura. Gipuzkoako ForuAldundiak bertan gehiengo nahikoa izatea espero du, proiektuageldiarazteko eta orain arte bezala Etxegarate bidesaririk gabemantentzeko.
Bidegiren zorrari aurre egiteko bestehainbat bide aztertzen ari direla azaldu zuen Ugartek. «Gainerakoeragileekin bilerak egiten jarraituko dugu errepideen gaiaaztertzeko; Guitrans sindikatuarekin hitzordua egin dugu dagoeneko,eta A-8 Doan taldearekin eta hainbat udalekin ere ados jarri nahidugu».
Etxegarateko bidesaria, ostera,aspalditik datorren auzia da. 2010eko martxoan Gipuzkoako errepidenagusietan bidesariak jartzea onartu zuten Batzar Nagusiek. EAJren,Hamaikabaten eta PSE-EEren aldeko botoekin atera zen aurreraproposamena. Ebazpenak ez zuen zehaztu zein errepide bihurtuko zirenordainpeko, baina ondoriozta zitekeen N-1, A-15 eta Beasain-Durangoautobietan jartzea zutela helburua. Erabiltzaile guztiek ala soilikkamioilariek ordaindu beharko ote zuten ere ez zuten argitu.
Gipuzkoako Diputazioaren esku geratuzen bidesariak ezartzeko foru araua egitea, baina Batzar Nagusietakooposizioak erabakia salatu zuen. Neurriaren bidez Gipuzkoakoazpiegituren «zama» erabiltzaileen esku utzi nahi izana egotzizieten gainerako oposizioko alderdiek, eta, beraz, bidesariak ezziren orduan ezarri.
«Pozik» erabakiarekin
Aralarrek foru arau hori ezeztatzekoeskatu zuen iragan astean. Ebazpen proposamen bat aurkeztu zuenGipuzkoako Batzar Nagusietan, eta oraindik indarrean dagoen arauabertan behera uzteko eskatu zuen, edo gutxienez «berregitura sakona»egiteko.
Etxegaraten bidesaririk ez jartzekoerabakiaren berri jakin ondoren, halaber, «pozik» daudela adierazidu Rebeka Ubera Batzar Nagusietako Aralarreko bozeramaileak. «Urratshau ondoren etorriko diren beste askoren aurrekaria izan dadin nahidugu».