Butak 21 ZineKlubak film laburren gauaantolatu du aurten berriro ere. 2 urteko geldialdiaren ondoren,herriko bideo sortzaileei euren lanak erakusteko aukera ematen dienemanaldia berreskuratu dute.
Aitor Garmendia zineklubeko kideakekimen hau berreskuratzea «plazer bat» dela esan zuen aurkezpenean.Zortzi filmek osatuko dute emanaldia, eta hauen artean herrikobizilagunek egindako bi lan proiektatuko dituzte: El Sacrificio etaBaietz!.
Lehena Pepe Requejo urretxuarrak eginada. Galiziako mendietako herrietan bzirik mantentzen duten arkumearensakrifizioaren ohitura jasotzen duen bideo sorkuntza da, aurrerago,beste lan batzuekin serie baten barruan kokatuko dena.
Bigarren lana Baietz! da. Gabiriakoherritarrek idatzia eta antzeztua, KKinzonako hainbat kidek grabatuzuten iazko urrian.Umore kutsuaz eta kritika egiteko gogoz, herritxiki bateko apustu baten istorioa kontatzen du.
Gainontzeko sei filmak Kimuak sailetikhartutakoak dira. Film guztiak Urretxuko Labeaga aretoan izango diraikusgai, bi emanalditan. Lehena 20:00etan izango da, eta bigarrena22:00etan.
Egilea: Goierriko Hitza