Urretxun, Santa Anastasia jaieihasiera, ofizialki ostiralean emango zaion arren, Gaztetxean biharhasiko dituzte festak, lehenengo ”Ansioso eguna”rekin. 19:00etanegin dute hitzordua gaztetxean, poteo basatia egiteko. Pagoeta auzokoApain tabernan emango zaio hasiera ekimenari, gaztetxean amaitzeko.Bidean dauden tabernetan egingo dute poteoa, joko ezberdinak ereantolatu dituzte eta trikitilariak ere egongo dira.
Gaurkoa, hasiera baino ez da izango,izan ere, astelehenera bitartean hainbat ekintza antolatu ditu txosnabatzordeak.
Egitaraua:
Gaur, osteguna:
- 19:00etan.- Poteo basatia. Taberna bakoitzean froga txikiak egingo dira, trikitilariek lagunduta.
- 23:00etan.- Kontzertuak txosnagunean: Srk No Crew, Dj Beniz eta Dj Stepi.
Irailak 16, ostirala:
- 19:00etan.- Kalabazinaren igoera, gaztetxetik txosnetara. Igoerarekin batera, kartelada eta poteoa.
- 23:00etan.- Herriko taldeen kontzertuak: Mutur Beltz, SerieB, Kartal eta Kortozirkuito taldeekin.
Irailak 17, larunbata:
- 19:00etan.- Bertso poteoa gaztetxean hasita. Gabiriko Endika Igartzabal eta zehazteke dagoen beste bertsolari baten eskutik.
- Amaieran.- Txosnetan parte hartzen duen kolektibo bakoitzak, ekitaldi bat egingo du. Aurten parte hartzen dute kolektiboak ondokoak dira: Zumarraga-Urretxuko Gazte Asanblada (ZUGA), KKinZona Irratia, Askatasuna, Gazte independentistak eta Ezker Abertzalea.
- 00:30ean.- Kontzertuak: Bizardunak, AFU eta Skakeitan taldeekin.
Irailak 18, igandea:
- 00:00etan.- Erromeria Gabezi taldearen eskutik.
- 04:30ean.- Karaokea
- 06:48etan.- Baratzuri-zopa eskainiko da.
Irailak 19, astelehena:
- 00:00etan.- ”Zikin-gerra” eta ”Upel-hustea”.
- Ondoren.- Txosnen itxierarekin batera Kalabazinaren Jaitsiera.
Egilea: Gotzon Aranburu