Gaur, arratsaldeko 20:30ean emango zaiehasiera ofiziala Santa Anastasia jaiei. Ordu horretan irakurriko dutepregoia aurten, Akelarre elkarteko kideek, txupinazoak jarraituta. 34urteetan gastronomia lehiaketa antolatu du Akelarre elkarteak, etaegindako lana aitortu asmoz, aukeratu du aurten pregoilarilanetarako, jai batzordeak.
Pregoia eta txupinazoaren ondotik,bandera igotzea izango da udaletxean, Urretxuko martxa abestearekinbat. Jarraian, ”Maite zaituztegu” brindisa izango da Iparragirreplazan.
Hasiera ofiziala iluntzea bada ere,arratsaldean zehar jai giroa izango da nagusi Urretxuko kaleetan.17:00etan haurrentzako erromeria izango da Domingo de Mendiarazplazan, Luma Gorri taldearen eskutik. 18:00etan txokolate jana izangoda, ohitura denez, Mundo Mejor, San Martin eta Pagoeta auzoetan. Ordubete beranduago, buruhandi eta erraldoiak kalejiran irtengo dira hiruauzo hauetatik, guztiak Iparragirre plazan elkartzeko. Txistulariak,dultzainariak, Akelarre txaranga, Iparragirre Balerdi musika tailerraeta Lizarriturri txistulari taldea ere gehituko dira ibilaldira.
Gauean musika
22:00ak inguruan hasiko dira, kalekoikuskizunak eta musika kontzertuak. Deabru Beltzak taldearenikuskizunak hartuko ditu kaleak ordu horretan. 23:00etan herrikotaldeen musika kontzertuak izango dira txosna gunean, Nekolaldeplazan, Muturbeltz, SerieB, Kartal eta Kortozirkuito taldeekin.23:30ean, dantzaldia hasiko da Gernikako Arbola plazan Akerbeltztaldearen eskutik.
Ikusi hemen klik eginda, SantaAnastasia jaien egitaraua osorik.
Egilea: Deabru Beltzak