Pasa den ostegunean inauguratu zenConcepcion Ruiz Gastonen ”Paisaiak eta erretratuak” pinturaerakusketa, Urretxuko Juan de Lizarazu erakusketa gelan. Erakusketahilaren 22ra arte egongo da zabalik, gaur erakusketa itxita badagoere bihartik aurrera, eta igandera arte 17:30etik 20:30era izango daikusgai.
Margolari urretxuarra
Concepcion Urretxun jaio zen etabetidanik izan ditu gustoko marrazkia eta pintura. FelixVaquerizarekin hasi zituen pintura ikasketak. Bere margoak ikusidituztenek, koadroak zehaztasunez lantzen dituela baieztatu dute. Aregehiago, koadro hauek ”bere arteaz gozatzen duen margolari sentikorbaten obra irudikatzen” dutela diote. Itsas paisaiatik, nekazalgirora pasatzen da Concepcio Ruiz bere lanetan, bere ezaugarri direngardentasuna, argitasuna eta indarra galdu gabe.
Bere ibilbidean zehar, hainbaterakusketa egin ditu bakarrik, zein taldean Espainiako zenbaittokitan.