Urretxuko Goierri kirol elkarteko mendisailak Pasiegotar Ibarrera mendi ibilaldia egingo du astebur honetan.Irteera bi egunekoa izango da eta kantabriar mendikateko paisaiaberezienetakoa bertatik bertara ezagutzeko aukera eskainiko duirteerak.
Pasiegotar Ibarrak Pas, Pisueña etaMiera ibaien ibarrak hartzen dituzte. Paisaia berde-bizia, orografiamalkartsukoa eta haran sakonekoak gorde dituzte, eta bertakobiztanleek ohiko bizitzeko modua mantendu dute.
- Lehenengo egunean Pisueña eta Miera haranen arteko banalerroan dauden Picones de Sopeña (1.287 m) mendia igoko dute. Pisueñako isurialdetik joan eta Picones mendia zeharkatu ondoren, bista ederrekin gozatuz, eskualdeko Haza Mina edo Zamina pagadi handiena dagoen ekialdeko isurialdetik Miera haranera jaitsiko dira.
- Bigarren egunean Riomierako S. Roke herrixkatik abiatu eta Porracolina (1.414 m) mendira igotzea izango da helburua, mendebal isurialdeko malda malkartsuetatik gora. Miera eta Ason haranen arteko banalerroan kokatua panoramika ikusgarria eskaintzen du. Ason haraneko Arrendodo udalerriko Bustablado herritxoan bukatuko dugu ibilaldia.
Hilaren 24etik 25era egingo duteirteera eta joateko interesa dutenek bihar izango dute izena ematekoazken eguna. Elkarteren egoitzara joanda eman daiteke izena.Bazkideek 25 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek,berriz, 30.