Goierri Garaiko udaletako euskarazerbitzuek eta Zintzo Mintzo eta ZingiZango euskara elkarteekbideo-esketxen lehiaketa antolatu dute. Bi minutu iraun beharko ditugehienez lanak, eta gaia “Tabernariekin euskaraz” izango da.Hain zuzen, lehiaketa honen xedea, tabernariengan eta bezeroenganeragitea da, eta euskara erabiltzeko premia handiagoa senti dezatelalortzea.
Lehiaketa honetan parte hartzekoderrigorrezkoa izango da Goierri Garaikoa izatea: Urretxu, Zumarraga,Legazpi edo Ezkio-Itsasokoa. Parte hartzaileek 16 urte izan beharkodituzte gutxienez, eta nahi haina lan aurkeztu ahal izango dituzte.
Bideoak muntatzerako orduan, bai etasormenari eta adierazpen artistikoari dagokioenean ere, partehartzaileek erabateko askatasuna izango dute. Bideoak edo esketxak,telefono mugikorrarekin edo bideo kamerarekin grabatu ahal izangodira. Gainerakoan, Youtubek onartzen dituen formatu guztiak onartukodira: Windows media bideoa (.avi), GP (telefono mugikorrak), AVI(Windows), MOV (Mac), MP4 (Ipod/PSP), MPEG, FLV (Adobe Flash), MKV(h.264).
- Esketx eredu bat eta oinarriak bidali dizkigute. Hona hemen:
Urriaren 30a
Lanak aurkezteko azken eguna, urriaren30a izango da. Lanak aurkezteko bi modu daude: bideoa euskarriinformatikoan Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko euskara zerbitzuetaraeramatea, edo tabernariei.euskaraz@gmail.com helbide elektronikorabidaltzea.
Bi sari banatuko dira;ikus-entzunezkoetan aditua den epaimahaiak emandakoa, 300eurokoa eta herritarrek, euren botoen bitartez aukeratutakoak 200 euro.Herritarren azaroaren 14tik 27ra eman ahal izango dituzte eurenbotoak, eta bozka ematen duten guztien artean, bi pertsonentzakobazkari edo afari bat zozketatuko da.