Aginagako pilotaleku berria egitekolanak aurreikusita bezela doaz. Pilotalekua inguratuko duten hiruparetak egiten dabiltza orain, eta hilaren amaierarako amaitutaegongo direla uste da. Pilotalekua estaltzea izango da hurrengo lana.Egurrezko estalpe bat jarriko diote, urriaren hasierarakoaurreikusita daude lan hauek.
Aginagako pilotalekuak, behin amaituta,13,40 metroko frontisa izango du, eta 22 metroko luzeera, hasierabatean pentsatuta zegoena baino zertxobait luzeagoa. Lanak, udalakelizaren ondoan dituen 540 metro koadroko lur sailean egiten aridira, auzoko beste etxeetako fatxadetan eragin gabe. Hasiera batean,elizako paretari itsatsita eraiki nahi zen frontoia, bainagotzaindegiak ez zuen baimenik eman, eta elizatik zerbait aldendutageldituko da, azkenean.
Hala, Aginagako pilotalelu berriak199.974,78 euroko kostua izango du, guztira, BEZa barne, eta EuskoJaurlaritzak 118.000 euro emango ditu lanetarako. Lanak, orain artekomartxan badoaz, San Martin jaietarako amaituta egongo dira.
- Ikusi bideoa jarraian: