Eskola honen bidez, hausnarketarakoespazio bat sortu nahi dute, «emakumeen aurkako bortizkeriarenkontrako tresna gisa» erabili ahal izateko. Emakumeen aurkakoindarkeriaren aurrean neurriak hartu ahal izateko, ordea, «oinarrizkoprestakuntza integrala» beharrezkoa dela uste dute. Horretarako,bost jardunaldi antolatu dituzte datozen hilabeteetarako. Lehenjardunaldia urriaren 3an izango da, eta emakumeen aurkakoindarkeriari buruzko oinarrizko kontzeptuak ikasi ahal izangodituzte. Euskal Herriko Unibertsitateko Arantxa Kampos izango dajardunaldiko hizlaria.
Emakumeen aurkako indarkeriari aurreegiteko, elkarteek zer egin dezaketen aztertuko dute bigarrenjardunaldian. Azaroaren 7an izango da, eta Yolanda Cervero psikologoaarduratuko da hitzaldia emateaz. Gai honen inguruan dauden eskubideeta protokoloak ikasi ahalko dituzte abenduaren 5ean egingo dutenhirugarren jardunaldian.
Emakumeen elkartegintzatik,indarkeriraren aurkako sare lana bultzatzeko jardunaldia izango dalaugarrena. Juana Balmaseda abogatuak emango ditu azalpenak, etajardunaldia 2012ko urtarrilaren 9an izango da. Azken jardunaldirakosormen artistikoko zeramika tailerra egingo dute Pott elkartekoekin.Azken ekintza honetarako datarik ez dute zehaztu emakume elkarteetakokideek. Jardunaldi guztiak Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeanizango dira, zehaztutako egunetan, 16:00etatik 20:00etara.
Ordiziako D’Elikatuz zentroan eginduten jardunaldien aurkezpenean azaldu dutenez, bost ekintzak irekiakizango dira, eta nahi duten pertsona guztiek parte hartu ahalko dute,baita elkarteetako kide ez direnek ere. Aurrez, ordea, izena emateabeharrezkoa izango da, ikastaroetarako materiala prestatzeko. Izenaemateko Eraldatzen (685 72 07 23), Asmube (943 02 73 91) edo Kimetz(943 88 72 57) elkarteetara deitu behar da irailaren 29a baino lehen.Jardunaldi guztiak doan izango dira.
Kasu kopuruak gora doaz
Emakumeen elkarteetan biltzen direnek,indarkeriari nola aurre egin ikastea da eskolaren helburuetako bat.Baina, indarkeriaren biktima diren emakumeei harrera era egokianegiten ere ikasi nahi dute formakuntza honen bidez, ondoren «biktimeizein eskubide dituzten aholkatzeko, joan beharko luketenzerbitzuetara bideratzeko, eta eman behar dituzten pausoen berriemateko». Izan ere, gero eta indarkeria kasugehiagoren berri izaten dute emakume elkarteetako kideek.
Asmube, Eraldatzen eta Kimetzelkarteetako kideek ez dute daturik eman nahi izan, «estatistikak ezdirelako beti ziurrak eta guk dakizkigunak baino kasu gehiago egondaitezkeelako», azaldu du Eraldatzen elkarteko Nilda Gorveinek. Halaere, ziurtatu dute azken urteetan gora egin duela biktima kopuruak,eta bakarren batzuk elkarteetara gerturatzen badira ere, gutxi direlaoraindik pauso hori ematera ausartzen direnak.
Hala ere, Gorveinen ustez, elkarteek«nolabaiteko rol bat bete behar dute, biktimen eta erakundeen arteanzubi lan bat eginez, gizarte segurantzara joan ezin dutenek nonbaitbabes hori izan dezaten». Elkarteek gizartean dagoen «zulo bat»bete nahi dute prebentziorako eskolarekin. Emakumeek gertatutakoaesateko oraindik duten beldurra uxatu, eta irekitzea beharrezkoa delaere aipatu dute hiru elkarteetako arduradunek.
Eraldatzen elkartea 2004an hasi zenemakumen aurkako indarkeriaren inguruan lanean, eta 2008an batuzitzaizkion Asmube eta Kimetz elkarteak.
Egilea: Goierriko Hitza