Zumarragako Udalak antolatzen dituenikastaroetarako izen-ematea itxi dutenean, azpimarragarriena JuanManuel Hurtadok eskainiko duen sukaldaritza ikastarorako izena emandutenen kopurua da: 113 lagun, 10 tokitarako. Hurtadok sorpresazhartu du berria, “guretzat garrantzitsua da horrelako jakin-minapiztea, eskertzekoa ere bada izandako harrera”.
Ostiralean, hilak 29, ikastaroan tokiaizango dutenen 10 lagunak zozketa bidez aukeratuko dituzte. ZelaiArizti Kultur Etxeak antolatzen dituen beste ikastaroei dagokienez,Maider Uli zumarragarrak eskainiko duen larru ikastaroa egingo dute,Kultur Etxeko izen-emateen arduradunaren arabera, “jende gazteakeman du tailer honetarako izena, jende berri askok”. Makillajetaldea ere sortu da, eta sendabelarren tailerra ere egingo dute.Zeramika ikastaroari dagokionez, helduen talde bat eta haurren bitalde osatuko dituzte. Azken honetarako, haurren bi talde egingodituztenez, ordutegi bi izango dira, eta haur bakoitzari dagokionordutegia zozketa bidez zehaztuko dute, hilaren 30ean egingo dutenzozketan.
Bertan behera geratu diren ikastaroakmedikuntza alternatiboarena eta Erdi Aroko kaligrafiarena dira,talderik ez delako sortu. Ikastaro guztiak urrian hasiko dira.Sukaldaritza tailerra Kabia jatetxeko sukaldean izango da, eta besteguztiak Zelai Arizti Kultur Etxean.
Egilea: Goierriko Hitza