Arrakastaz, eta aurreko edizioetakoparte hartze kopurua errepikatuz egin da asteburuan ”Bizi bi batuz”ekimena. Goierri kirol elkarteko bizikleta sailak antolatu ditu,beste behin, bizikleta zaleentzako hitzorduak.
Larunbat arratsaldeko mendikobizikleten probak 90 zaleetik gora elkartu zituen Areizaga-Kalebarrenplazan. 28 kilometroko ibilbidea osatu zuten bertan bildu zirenek.Areizaga-Kalebarrenen irten eta Urretxuko industrialdea, Donardegibaserria, Santa Barbara, Nebera eta Aizpurutxo igaro zituzten,bidegorria jarraituta proba irteera lekuan bertan amaitzeko.
Igande goizean egin zen, dena den,asteburuko probarik jendetsuena. Errepideko bizikleten saioakhirurehun bat lagun batu zituen. Proba Gipuzkoako TxirrindulariFederazioko Zikloturisten Challenge-aren barruan egin zen. 85kilometro osatu zituzten parte hartzaileek, Areizaga-Kalebarrenenirtenda, Salbatore, Azkoitia, Urretxu, Ormaiztegi, Aragoiti etaLegazpi igaro zituzten. Ibilbideko punturik zailenak Atagoiti etaMandubi izan ziren, antolatzaileen hitzetan.
- Ikusi bideoa jarraian:
Argazkia: mendiko bizikleta saioko parte hartzaileetako bat, larunbatean