Enrique Zaldua kazetari eta artistazumarragarrak, irailaren 11ko atentatuen inguruko irudiak erakutsikoditu gaur, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean.
Enrique Zaldua zumarragarra dajaiotzez, baina urte asko eman zituen AEBetan bizitzen. Bertan,hamaika lanetan aritu zen: unibertsitatean klaseak ematen, EuskalHerrira bidaiak antolatzen, Time aldizkarian erredaktore lanetan, etaEuskaldunon Egunkarirako berriemaile lanetan, besteak beste.
2001eko irailaren 11ko gertakariagertutik bizi izan zuen New Yorken, eta egun hartan bertatik bertarahartu zituen irudiak erakutsiko ditu gaur, 10 urteurrena betetzendela probestuz. Orain arte ikusi gabeko irudiak dira gaur, ZelaiArizti kultur etxean proiektatuko direnak. 19:00etan emango zaiohasiera ekitaldiari, eta Zalduak berak sarrera txiki bat egingo dujarraian ikusiko denaren inguruan. Ikus-entzunezkoa ostegunean etaostiralean ere eskainiko da leku eta ordu berean.
Erlazionatutako gaiak otamotz.eus-en: