Hego Euskal Herriko herritar gehienekaire kutsatua arnasten dute, Ekologistak Martxan-ek emandako datuenarabera. 2010ean Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako dozenakaestaziotan bildutako datuek erakusten dute herritarren %85eksustantziaren batek edo bestek eragindako kutsadura pairatzen dutela;hots, bi milioitik gora lagunek. Airearen kalitatea EspainiakoEstatuan 2010ean ikerketa aurkeztu du Ecologistas en Accionek. Eta,bertan, besteak beste, Hegoaldeko lau probintzietako datuak bilduditu. Airearen kalitaterik eskasena Bilbo inguruan atzeman duteneurgailuek, ingurune horretan diren industria eta autoen joan-etorrihandia direla eta. Gainera, Bilbo inguruan ez ezik, gertukolurraldeetara ere hedatzen da bertako kutsadura, ikerketaren arabera.
Hego Euskal Herrian aireari gehienkalte egiten dioten substantziak PM10 eta ozonoa dira. PM10partikulak ibilgailuek eta industriak eragiten dituzte. Besteakbeste, karbonoa, metal astunak eta silizio eta aluminioa izatendituzte. Haien eragina, Bilbo inguruan ez ezik, nabaria da Urolagaraian, Oria garaian eta Iruñerrian. Osasunerako Mundu Erakundeak(OME) onargarritzat jotako kopurutik gora zenbatu zituzten PM10suspentsio partikulak eskualde horietan. Troposferako ozonoak eraginhandia du Araba eta Nafarroako barnealdean.
Esaterako, Erriberan, Arguedaskoestazioan, 92 egunetan gainditu zen ozonoaren kutsadura. Funes,Tutera eta Valderejon ere 80 egun baino gehiagotan gainditu zentroposferako ozonoaren kutsadura maila. Ekologistak Martxan-eniritziz, herritarren osasunean kalte handia eragiten du airearenkutsadurak, bereziki PM10, PM2,5 eta NO2 substantziek eta ozonoakeragindakoak. Ekologisten irudiko, egoera «oso larria» da, etaerakundeak ez dira ari behar diren neurriak hartzen egoerari aurreegiteko. Gogorarazi dute Europako Batasunak Espainiaren aurkakoprozedura zabaldu duela 2009an airearen kalitatearen inguruko araudiaurratzeagatik.
Egilea: Goierriko Hitza