Bingen de Pedro artistaren ”Argiezkutua” pintura erakusketak ateak irekiko ditu bihar, UrretxukoJuan de Lizarazu erakusketa gelan. Erakutsiko diren pintura lanekargia izango dute oinarrian, izenburuak berak adierazten duen bezala.
Artistak berak, erakusketarenaurkezpenean dioenez, ”Argi ezkutua nahasketa automatiko, fisiko etaemozionalaren emaitza da”. Argia kontzeptu gisa, baina batez ereobjetu gisa lantzen du bere lanean. Mihise gainean, argien etaplanoen erabilerak nahasten dira etengabe.
Argia, itxaropenarekin lotzen duartistak, izan ere ”iluntasunak, hutsak, amildegiak, altuerak,ezkutuak zalantza” sortzen dute, argiak aldiz ”itxuran argi ezkutuadenak, iluntasuna argitzen ahalegintzen dena da”.
Erakusketa bihar 19:00etan inauguratukoda Urretxuko Juan de Lizarazu erakusketa gelan. Urriaren 16ra arteegongo da zabalik, asteartetik igandera, 17:30etik 20:30erabitartean.
Argazkia: Bingen de Pedro bere lanenerakusketa batean (utzita)