Uztaileko udalbatzarretik zetorrenpuntu hau. Orduko hartan, adostasunik lortu ez, eta gaia atzeratzekoerabakia hartu zuten. Hiru proposamen mahaigaineratu zituzten orduan:Bildurena, Sasietako batzordera Bilduko bi ordezkari igortzeaproposatzen zuena; EAJrena, alkatea eta EAJko ordezkari banaproposatzen zituena, eta Hamaikabatena, gaia atzeratzeko eskatzenzuena.
Hirugarren proposamenak egin zuenaurrera, elkarrizketarako eta negoziaketetarako tartea irekiz. Eta aldaketak egon dira. Herenegungoudalbatzarrean, proposamen guztiz desberdinak aurkeztu baitzituzten.Bilduk, Sasietako ordezkaritza Bilduko batek eta beste edozeinalderditako ordezkari batek osatzea planteatu zuen, hasiera bateanEAJk mahaigaineratu zuen proposamenera gerturatuz. Hala ere, EAJ,PSE-EE eta Hamaikabat etxeko lanak eginda joan ziren udalbatzarrera,adostutako proposamen berri batekin. Hori izan zen aurrera egin zuenproposamena, eta Urretxuko Udalak Sasieta mankomunitatean izangodituen ordezkariak, hortaz, Itziar Agirre (EAJ) eta Javier Martin(PSE-EE) izango dira. Oihane Zabaleta alkateak, alderdi bozkatuenaBildu izan zela gogoratu zuen, eurek «zero zabor» sortzearen aldekoapustua egingo dutela jakinaraziz.
Urretxun, gai ordeneko gainontzekopuntuak aho batez onartu zituzten. Aldiri kiroldegiko eta Urretxukoigerilekuko kudeaketa Zerki kooperatibari esleitzea adostu zuten.Eroskik erabiltzen duen Gernikako Arbola plazako lur azpikoaparkalekuaren zatiaren zesioa European Property taldearen izeneanjartzea ere onartu zuten eta baita plaza bereko igogailurako 267.000euro bideratzea ere. Santa Barbara inguruetan bide bat egitekogordeta zegoen kopuru hau, baina azkenik Santa Barbara gaineanbiribilgune bat egingo dute, baserrietara doazen ibilgailuen igaroaerrazteko. Azkenik, udalbatzarrak hileko azken ostegunetara pasatzeaere onartu zuten, Legazpikoekin bat ez egiteko.
Egilea: Goierriko Hitza