Coen anaiek zuzendutako ”True Grit”filmarekin estrainatuko du gaur, ButaK21 zineklubak 20. zikloa. Gaurhasi eta abendura bitartean luzatuko da ziklo berria, zazpi filmezosatuta datorrena. Zazpi filme hauetatik sei berriak izango dira, etabat klasikoa, zikloa isteko abenduan eskainiko dena. Film aukeraketaegiterakoan ez da irizpide jakinik erabili, genero eta jatorriezberdineko film estreinatu berriak aukeratzea izan ezik. FilmakZelai Arizti aretoan izango dira ikusgai ostiraletan 22:15etikaurrera.
Sarrera 4euro kostako da emanaldibakoitzeko. Dena den, jakin, ziklo osorako bono txartelak ereeskuragai daudela 18eurotan. Guztiak Zelai-Arizti aretoko lehiatilaneskuratu daitezke.
Aldaketarik bada, dena den, zikloberrian. Izan ere, orain arte, hilean behin, ostegunetan Labeagaaretoan egiten ziren doako klasikoen DVD emanaldiak bertan beheragelditu dira ”zailtasun ezberdinak tarteko” zineklubeko kideek esandutenez.
Hauxe da ziklo berrirako antolatu den egitaraua:
–Irailak 30, ostirala: “True grit” (Joel eta Ethan Coen)
–Urriak 14, ostirala: “Incendies” (Denis Villeneuve)
–Urriak 21, ostirala: “El hombre de al lado” (Mariano Cohn eta Gaston Duprat)
–Azaroak 11, ostirala: “Tournee” (Mathieu Amalric)
–Azaroak 25, ostirala: “Cirkus Columbia” (Danis Tanovic)
–Abenduak 16, ostirala: “Micmacs” (Jean Pierre Jeunet)
–Abenduak 22, OSTEGUNA: “The asphalt jungle” (John Huston)
Coen anaien western-a
Coen anaien azken filma da, gaurzineklubean eskainiko dena. Bere aitaren hilketa mendekatu nahian, 14urteko Mattie Ross neskatoak Tom Chaney hiltzailea harrapatzekoborondatea du. Helburua lortzeko aurkitu dezakeen sheriff zakar etagupidagabeena kontratazten saiatuko da Mattie, “Rooster”Cogburn sheriff begibakarra.
Ikusi hemen klik eginda, XX. zikloko egitaraua osorik.