Larraitz Ugarte, Gipuzkoako ForuAldundiko Bide Azpiegituretako diputatuak atzo egindakoadierazpenetan esan zuenez, ”derrigorrezkoa izango da aurrekolegegintzaldian, bide azpiegituretarako onartutako aurrekontuakmoztea”. Hori dela eta, eraikitze bidean dauden zenbait errepidetakolanak, behin behinean, bertan behera gelditu daitezke. Ugartekberak, ez zuen zehaztu mozketa hauek zein errepideri eragingo zien,baina airean utzi zuen Zumarraga eta Bergara lotuko dituen errepidekolanekin aurrera jarraitzeko zailtasunak egon daitezkeela. Diputatuakadierazi zuenez ”bide zati honetako lanek 70 milioi eurokoaurrekontua dute. Aldundiak inbertsio hau bere gain hartzekogaitasuna duen edo ez, aztertu beharra daukagu”.
Serrano, errepidea amaitzearen alde
Bide Azpiegituretako diputatuarenadierazpenak publiko egin eta berehala, Mikel Serrano Zumarragakoalkatea, Zumarraga-Deskarga-Bergara autobideko lanak gelditzearenaurka agertu da. Prentsa ohar bitartez jakitera eman duenez,”premiazko bilera deitu dut Martin Garitano (Bildu), GipuzkoakoAhaldun Nagusiarekin, atzo Bide Azpiegituretako diputatuak egindakoadierazpenen gaineko xehetasunak eskatzeko”.
Serranoren hitzetan, autobide honekberebiziko garrantzia du Urola Garaia ekualdearentzako. ”Funtsezkoada errepide hau ahalik eta azkarren amaituta egotea”, esan du,”gainerakoan Gipuzkoako Biribilgunea deritzon horretatik at geratukogara, N-1erako eta Ezkio-Itsason AHTk izango duen geltokirakoloturarik gabe”. Lan hauen ejekuzioa garrantzitsua da baita ere”Zumarragako herrigunetik igarotzen den ibilgailuen jarioamurrizteko”.
EAJ eta Bildurentzako kritikak
Prentsa oharraren bitartez, Serranokgogorazi du ”errepide honen lanak 2009rako amaituta egoteaaurreikusita zegoen hasiera batean, baina orain bost hilabetera arteerakusketa publikoan zeuden oraindik”. Bestalde, gaineratu du,”Bergarara bidean dauden tunelen lanak 2010eko abendurako amaitutaegongo zirela agindu zuten Markel Olano aurreko Ahaldun Nagusiak etaEneko Goia aurreko Bide Azpiegituretako diputatuak, baina oraindikamaitu gabe daude. EAJk ilararen amaieran jarri gintuen Aldundianzegoenean, eta orain Bildu da obra geldiaraziko diguna”.
Amaitzeko, Zumarragako alkateakAldundiari ”eraginkortasunez jokatzeko” eskatu dio, eta bide batez”Zumarragaren eta Urola Garaiaren garapena arriskuan” jarri dituelaleporatu dio, errepideko lanak amaitzeko ”seriotasunez eta luzapengehiagorik gabe” lan egiteko eskatuz.