Zumarragako arausubsidiarioen tokiko aldaketak izan ziren, aste honetan Zumarragakoudaletxean egin den osoko bilkurako hizpide nagusiak. Legealdi berriamartxan da, eta maiatzaren 22ko udal hauteskundeen emaitzekineratutako udalbatza berrian adostasuna nagusia izan zen,bozketzarekoan behintzat bai.
Legazpi kalearekinlotutako arauen tokiko aldaketaren alde bozkatu zuten Bilduk ez bestealderdi guztiek. Bilduko zinegotziak abstenitu egin ziren. MikelSerranok, aldaketa horiek Legazpi kale osoari eragingo dietela esanzuen. ”Ez da aldaketa ad hoc bat Legazpi kaleko 12. zenbakianegindako igogailuaren lanak legeztatzeko, nonbait entzun dudanbezala”, adierazi zuen.
Eraikin horretanegindako igogailuaren lanak ”legez kanpokoak” zirela, eta bizilagunbatek helegitea sartu zuen. Arartekoak arrazoia eman zion, eta,orain, gaia EAEko Justizia Auzitegi Nagusian dago.
EAJko bozeramale IñigoPeñagarikanok aldeko bozka emango zutela esan arren, ”aurrerantzeanprozedura mailan kontuz ibili beharko” dutela ohartarazi zuen.Bilduko Xabier Barriolak arauen aldaketak egiterakoan”aurreikuspenekin” jokatzea eskatu zion udal gobernuari.”Bestalde, gaia auzitegian egonda, ebazpena izan arte gaiareninguruko erabakirik ez hartzea gomendatuko genuke”.
Adin Txikikoen Zentroa
San Kristobal auzoankokatutako (argazkian) Adin Txikiko Zentroarekin lotutako arauenaldaketaren inguruan, alderdi guztiek baiezkoa eman zuten, aho batez.Eusko Jaurlaritzaren lur-eremu osora zabalduko dute gunea,26.200metro koadrotik, 35.400 metro koadrora. Helburuak bi dira,alkatearen esanetan: ”aparkaleku bat egitea eta zentroko adintxikikoentzako baratzean ipintzea”.
Bilduko Barriolak,formei dagokienez, ”prozedurak aldatu behar” direla esan zuen,”lehenengo arauak aldatu eta gero lanak hasi”. Alkateak erantzunzion, ”udaletxe honetan egiten diren lan handiak ez diralizentziarik gabe hasten”, eta izapideak ”bizkortu” baino ezdituztela egin esan zuen.
Antioko lur eremuanurak bideratzeko proiektua martxan jartzearen alde egin zuten,azkenik, alderdi guztiek. 277.000 euroko aurrekontuarekin, IbilbidePaisajistikotik eta Belokitik datozen urak bideratuko dituzte, etalur azpitik bidea emango diete Antioko Interpretazio Zentrotikaterako diren ur zikinei Eitzagaberriraino. Lan horietarako IbilbidePaisajistikoa egiteko lortutako diru laguntzen zati bat erabiliko duUdalak, 180.000 euro, hain zuzen ere.