Urretxu eta Zumarragako udalek,Bi-tartean merkatarien elkartearen laguntzaz, plastikozko poltsenerabilera gutxitzeko kontzientziazio kanpaina jarri zuen martxan pasaden ekainaren 6an. Urretxu eta Zumarragako herritarren artean, poltsaberrerabilgarriak banatu dira, eta erosketa karrotxoen zozketarakotxartelak banatu dituzte hilabete hauetan guztietan.
Guztira 400 herritarrek hartu duteparte bi udalek eta merkatariek proposatutako zozketan, eta 85erosketa orga zozketatu dira guztira, atzo goizean Zelai Ariztikultur etxean egin den ekitaldian. Irabazleen izen-abizenak biudaletako webguneetan eta udaletxeetako tabloietan jarriko dituztelajakinarazi dute.
Hain zuzen, Zumarragako eta Urretxukoudal ordezkariek, Mikel Serrano alkateak eta Unai Badiola Urretxukoudaleko zinegotzia, eta Bi-Tartean elkarteko Martin Aseginolaza etaMari Jose Cobosek hartu zuten parte atzo goizeko ekitaldian. Badiolakesan zuenez, ”asko nabaritu da kanpainaren eragina, poltsaberrerabilgarrien erabilera handia izan delako”, horregatikherritarrak zoriondu nahi izan dituzte erakutsitako jarreragatik.Pauso txiki bat dela, baino gehiagora doala gehituz.
Bestalde, Bi-Tarteanetik oso positibokibaloratu dute kanpaina. Hori bai, poltsa berrerabilgarrien erabilera”elikagai dendetan gehiago nabaritu” dela azpimarratu zuenAseginolazak.
Egilea: Gotzon Aranburu