Datorren igandean, urriaren 9an Ostadarmendi taldeak Andia Mendira eta bere inguruetara ibilaldia antolatudu, Goñi herritik hasita. Ibilaldian, Euskal Herriko erdigunegeografikotik igaroko dira eta, Nafarroan berezi eta bakar denBeriain (1.494 m) mendiaren tontorretik ere pasatzea bada asmoa, SanDonatoren omenezko baseliza zaharra bisitatuz.
Ibilbidea: Goñi – Euskal Herriko erdigune geografikoa – BERIAIN (1.494 m) – Unanu
Nahi duten guztiekhartu dezake parte irteeran. Aurretik, hori bai izena emateaderrigorrezkoa izango da. Horretarako, Ostadar Mendi Taldeak ZelaiArizti kultur etxean duen lokalera joan daiteke, ondorengo egun etaorduetan: astearte, ostegun eta ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara.
Izena telefonoz deitutaere eman daiteke, 943 723385 edo, ostadar@ostadar.org helbideelektronikora mezu bat bidalita.
Irteera goizeko 7:30etan izango daigandean, Zumarragako parrokian, eta 5 ordu eta erditan egin ahalizango da ibilbide osoa Goñin hasi eta Unanu herrian amaituz.Ostadarreko kideak informazio osatzen ari dira, eta laster webgunean izango da eskuragarri interesa duten mendizale guztientzat.