Aire libreko pintura lehiaketarenedizio berri bat egingo da igande honetan, Urretxun eta Zumarragan.Bi herrietako udalek elkarrekin antolatzen duten ekimena da, etaaurten zazpigarren edizioa beteko du. Pintura zaletasuna sustatzea duhelburu lehiaketak, eta urtero, hegoi bat parte hartzaile biltzenditu.
Lehiaketa honek duen berezitasunetakobat, momentuan egiten diren lanetan oinarritzen dela da. Hau da,lehiakideek goizean zehar egindako margolanak aurkezten dituztelehiaketara. Guztiak ere, Urretxuko eta Zumarragako txokoak izan behar dituzte gaitzat. Pasa den urteetan margotu beharreko eremuak,Zumarragako Euskadi Plaza eta Renfeko trintxera, edo UrretxukoIparragirre plaza eta Areizaga kalea eta inguruetara mugatzen ziren.Aurten aldiz, bi herrietako edoizen txoko margotzeko aukera izangodute parte hartzaileek, estilo librean.
Parte hartu nahi dutenek, igandeangoizeko 9etatik 10etara zigilatu beharko dituzte mihiseak UrretxukoLabeaga aretoan. Margoak egiteko beharrezko marterialak norberakeraman beharko ditu. Ondoren, 13:00ak eta 13:30 bitartean aurkeztubeharko dira lanak amaituta Labeaga aretoan bertan.
Lau sari banatuko dira guztira:
- 1. saria: 1.000 euro eta garaikurra
- 2. saria: 600 euro
- Herriko lan onenari saria: 350 euro eta garaikurra
- 16 urtetik beherakoen artean onena: material artistikoa
Egilea: Asier Zaldua