Zumarragako Udalak III. Pintxolehiaketa antolatu du, eta lehenengoa bezala, azaroaren 4an eta 5eanegingo dute. Buzkantza edo odolkia erabili beharko dute osagaimoduan: izan ere, datorren pintxo lehiaketa, buzkantza lehiaketarekinlotuko dute. Hilaren 14ra arte, ostalariek lehiaketan parte hartzekoizena eman ahal izango dute.
Izena emateko Zelai Arizti kulturetxera jo beharko dute tabernariek. Lehiaketaren oinarrietan, bideairekitzen diete mota guztietako ostalaritza guneei: kafetegiei,jatetxeei eta tabernei.
Aurreko azaroanegin zuten lehenengolehiaketa. Orduan, Piedad kaleko tabernek parte hatu zuten , batikbat. Sariak Saski tabernak eta Ezkiotarrak eraman zituzten. Saskikepaimahaiaren saria jaso zuen, eta Ezkiotarrak herritarren saria.
Bigarren lehiaketan, aurreko ekainean,parte hartzaileen kopurua eta kokagunea zabaldu egin ziren, Zumarragaosoko hamazazpi tabernek parte hartu zutelarik. Santa Isabel egunean,Iburreta tabernak (epaimahaiaren saria) eta Montereyk (herritarrensaria) jaso zituzten sariak.
Taberna bakoitzak pintxo bakarraaurkeztu ahal izango du, euro batean salduko dena, eta ostalarieklehiaketak sortzen duen eskariaren araberako pintxo kopurua eskainibeharko dute. Aurreko edizioetan, hori izan da zailenaostalarientzat, pintxoak uste baino lehenago amaitu zaizkielako.
Egilea: Goierriko Hitza