Pasa den uztailaren20an zendu zen Esteban Barrena zumarragarra. Gauza askogatik zenezaguna Barrena herrian. Orain 47 urte Antzinako Ama txistularitaldea sortu izanagatik adibidez. Txistugintzan egindako lanagatikgainera, 2007ko ekainean Euskal Herriko Txistulari Elkartearenzilarrezko domina jaso zuen. Baina batez ere, 50 urtetik gora emanzituelako Andra Mari Jasokundearen elizan bertako bikarioei laguntzenzen ezagun Barrena Zumarragan.
Horregatik, etaegindako lana eskertu asmoz, organo kontzertu batekin omenaldia eginnahi izan dio Zumarragako Udalak. Gaur goizean aurkeztu duteekitaldia Zumarragako parrokian, Mikel Serrano Zumarragakoalkateak eta Pedro Laskurain, Zumarragako parroko izendatu berriak.Biek ere esker oneko hitzak izan dituzte Barrenarentzat, eta merezi duenomenaldia izango duela berretsi dute.
Alize Mendizabal organojolea eta Donostiako orfeoi txikiak eskeiniko dute kontzertuaZumarragako Andra Mari Jasokundearen elizan. Kontzertua 20:00etanhasiko da, doakoa da eta herritar guztientzako dago irekita.
Egilea (1): Asier Zaldua