Txapelketa irekiko duen partida izangoda Lasarena. Bermeon aurpegian pilotakada jaso zuenetik bigarrenpartida du hau. Pasa den igandean Etxarrin jokatu zuen, etaZubietarekin batera, Xala eta Zabaleta mendean hartu zituzten, 16-22.Jasotako pilotakadak hainbat astez jokatu gabe egotera behartu duaurrelari urretxuarra, baina igandeko partidak sentsazio onak utzizizkion. «Ez nuen minik sentitu jokatzerakoan. Biok nahiko dudaizango ditugu, bera ere geldirik egon behar izan baita. Baina minikez dut, ez dago aitzakiarik». Bera bezala, Urrutikoetxea eregeldirik egon da azken asteetan. Iskiotibialetan haustura bat izanzuen, baina jadanik bera ere osatu da eta normal entrenatzen ari da.Batera edo bestera, dudak uxatzeko partida izango dagaurkoa.
Partidara begira, herenegun egin zuten pilotaaukeraketa. Lasak 104,8 eta 104,3 gramoko pilotak aukeratu zituen etaUrrutikoetxeak 104,7 eta 105 gramokoak. Aurkariaz galdetuta, LasakUrrutikoetxearentzako lau terdiko distantzia «ona» dela dio. «Duelabi urte berak irabazi zuen bigarren mailako txapelketa. Horrez gain,Ez dago aurkari errezik» dio urretxuarrak tentuz. Partida hauirabaziz gero Julen Retegi izango luke Lasak aurkari, eta kanporaketahori gaindituta, Abel Barriola. «Ez dut horretan pentsatzen, lehenparidan pentsatu behar duzu. Kanporaketa bat igarota, lasaiagogelditzen zara. Helburua lehena pasatzea eta irudi ona ematea da»dio urretxuarrak.